XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Ofizinan (FLYWHEEL. sartu eta ASTOLFI eta RAVELLI mahai gainean lo ikusten ditu. Telefonoak jotzen du.)

(FLYWHEELek biak mahaitik bota eta telefonoa hartzen du).

FLYWHEEL: Hemen Rufus Tecumseh Flywheel. Itxaron une baten.

Astolfi, Ravelli, gaur astelehena da, bihar asteartea eta etzi asteazkena.

Aste erdia pasatu da eta zuek oraindik mahai gainean lo. Zergatik ez zarete ministeritzara joan?.

RAVELLI: Ahaztu egin zaigu leihatilaren numeroa, jefe. FLYWHEEL: 127.a.

RAVELLI: Ah! Oso erreza da. Astolfi, goazen, 235.a da.

FLYWHEEL: (Telefonoz) Barkatu, zer nahi zenuen? Tilson? Aita ala semea? Ez dakizu? Altua ala bajua da? Bajua... Orduan Tilson semeaz ari zara, barkatu baina hemen ez da Tilsonik bizi, okerreko numeroa markatu duzu.